Edukira joan

Luis Paret y Alcázar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Paret y Alcázar

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaMadril1746ko otsailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1799ko otsailaren 14a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Bartolomé de San Antonio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta watercolorist (en) Itzuli
Genero artistikoagenero-margolana
lore-pintura
paisaia margolaritza
erretratua

Discogs: 3690302 Edit the value on Wikidata
Luis Paret y Alcázar: Autorretratua, Pradoko Museoan, Madril

Luis Paret y Alcázar (Madril, 1746ko otsailaren 11 - Madril, 1799ko otsailaren 14a) espainiar margolaria izan zen.

San Fernandoko Akademian egin zituen ikasketak. Frantziara eta Italiara egin zituen bidaiak. Frantziako margolaritzaren eragin handia izan zuen. 1780tik 1786ra Bilbon bizi izan zen, eta han ezkondu zen. Bere artearen erakusgarri ugari utzi zuen hiri honetan: arkitektura-proiektuak (hiltegia, Santiagoko plazatxoko iturria, Santiago elizako aste santuko monumentua), erretratuak eta abar. 1786an, Euskal Herriko eta Kantabriako portuen ikuspegiak margotzea eskatu zion Karlos III.ak (Bilboko Areatzako ikuspegiak, Olabeaga, Bermeo, Hondarribia, Donostia, Pasaia eta abar). Vianako Santa Maria elizan dago Pareten pintura-multzo garrantzitsu eta osoena. 1786-1787 bitartean, iturri publiko batzuk proiektatu zituen Iruñerako (Gaztelu plazako iturria, Navarreria plazako iturria eta abar). 1789an, Madrilera joan zen bizitzera, eta San Fernandoko Akademiako Arkitektura Saileko idazkariorde izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]